Mikel Serrano Zumarragako alkateak Antioko interpretazio zentroko eraikuntza lanen nondik norakoa erakusteko bisita gidatua egin du. Amaieran, lanen epeei buruz galdetuta esan du: «Optimistak izanda urrian inauguratuko dugu Antioko zentroa. Dudarik gabe, aurten inauguratuko dugu». Pau Llimona arkitektoa da lanen arduraduna, eta bera ere han izan da hainbat azalpen ematen. Duela bi aste zentroko lan zibilak amaitu zituzten.
Bihar, Goierriko Hitzan emandako azalpenen berri eta iaz hasitako eraikuntza lanen kronologia.