Ostadarreko mendizaleak NafarroakoAraitz haranetik abiatuko dira datorren igandeko irteeran. Urretxukoeta Zumarragako mendi taldeak antolatutako ibilaldian Aralarkotranshumantzia bideetan barrena egingo dute. Intzatik (Nafarroa)irtengo dira eta, transhumantzia bideetatik, Ttuturre (1.284 metro)gailur konikotik igaroko dira. Aralar mendia zeharkatuko dute.Sakanako Lakuntzan (Nafarroa) amaituko dute ibilbidea, bertako guardaetxetik pasa eta gero.
Autobusa Zumarragako parrokiatikaterako da igandean, 07:00etan. Izen-ematea zabalik dago jada.Ostadarrek Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean duen egoitzara jodaiteke izena emateko. Izenak bihar, ostegunean eta ostiraleanhartuko dituzten bulegoan, 20:00etatik 21:00etara. Telefonoz ere emandaiteke izena, mezua ondoko zenbakian utziz: 943 72 33 85. Postaelektronikoz ere jasotzen dituzte: ostadar@ostadar.org.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide