<!–@page { margin: 2cm }P { margin-bottom: 0.21cm }–Oleta elkarteko kideek urtero antolatzen duten Trinitate jaiak ospatu zituzten atzo, Oletan, eguraldia lagun. Aginagako auzotarrez osatutako elkarteak aizkora erakustaldia eta ahari jokoa antolatu zituen. Xabier Zaldua zumarragarra eta Ezkio-Itsasoko Joxe Ugarteburu aritu ziren aizkoran. Iñaki Zunzunegi eta Andoni Elorzaren trikitiek alaitu zuten jaia. Jon Plazaola antolatzailearen arabera, “eguraldiak hobera egin zuen heinean gero eta jende gehiago elkartu zen Oletan”. Herri bazkariak 100 lagun inguru bildu zituen.
Ikusi jarraian Gotzon Aranburuk eginiko bideoa