Pasa den astean egin zen osoko bilkuran, udalbatzak SantaBarabarako ustiaketa kontratua haustea onartu zuen aho batez. Horrenarabera, uztailaren 1a izango da kontratua bertan behera gelditukoden eguna. Bide batez, Santa Barbararako ustiatzaile berriak bilatzealdera, ustiaketa prozedura negoziaturi onarpena ere eman zitzaionalderdi guztien onespenarekin.
Hitzartutakoa ez betetzeaOihane Zabaleta alkateak kontratu honenaurrekariak azaldu zituen hasteko. Santa Barbarako jatetxearen etaaterpetxearen ustiaketa, «2008ko ekainean adjudikatu zitzaion IñakiMoyua Aialari», gogoratu zuen. Osoko bilkuran onartutako pleguetan,kontratu prezio bat zehaztu zen orduan, 438.619,92 eurokoa, hainzuzen. Besteak beste, inbertsio hori, 25 urtetan zehar ordaintzeaonartu zen.
2011ko apirilean udalbatzak kontratu hori aldatzea onartu zuen.Horrela, ordaintzeko modu berriak zehaztu ziren. 52.000 euroespeziatan ordaintzea onartu zen. 68.000 euro metalikoan. Etagainontzeko 289.415 euroak, gelditzen ziren 24 urteetan alokairumoduan bueltatzea adostu zen: 1.004,08 euro hileko, hain zuzen.
Klausula administratibo eta ekonomikoak ere aldatu ziren. Gainera,udalak, hainbat dokumentu eta garantia ere eskatu zizkionMoyuari.Hitzartutakoa «ez betetzea» leporatzen dio Udala, hainzuzen, Moyuari. Are gehiago «2011ko otsailetik alokairua ez duelaordaintzen» ere esan du. Hori horrela, kontratu bertan beherageldituko da 2012ko uztailaren 1ean.
Prozedura negoziatua
Kontratua bertan behera uztearekin batera, «ustiaketa prozeduranegoziatuari» hasiera ematea adostu zuen udalbatzak. Honen bitartez,udala «Urretxuko eta Zumarragako ostalariekin harremanetan jarrikoda», argitu zuen Zabaletak, «Santa Barbararako ustiatzaile berriaaukeratzeko».
Klausula administratiboak aldatu dituzte. Udalak, garrantziaemango dio, besteak beste, jatetxea eta aterpetxea ustiatzeazgainera, Santa Barbara parkearen esplotazioari ere. Ustiatzaileak«7.200 euro ordaindu beharko ditu urteko», esan zuen alkateak eta«aterpetxearen ustiaketagatik ordainsaria jasoko du». Urte betekokontratua egingo zaio, hasteko, eta ekainaren 15a izango daostalarien proposamenak jasotzeko azken eguna.
Arau subsidiarioen gaiak eztabaidapiztu du berriz alderdien artean
Urretxuko arau subsidiarioen gaiak udalgobernuaren eta oposizioko alderdien artean dauden ezadostasunakazaleratu ditu, beste behin. Une honetan, Urretxuko arausubsidiarioak behin behinean onartuta daude, baina ez bereosotasunean. Irimoko proiektua, esaterako, atzera bota zuenaldundiak, aurreko legealdian.
Egin beharreko zuzenketak eginda,aldundiari aurkeztu zizkion arauak udal gobernuak. Orain, aldundiakzuzenketa horien gainean duen iritziaren zain dago UrretxukoUdala.EAJk pasa den osteguneko osoko bilkuran, urgentziaz aurkeztuzuen mozioak gaiaren inguruko hautsak harrotu zituen, beste behin.Mozio honen bitartez, arauetan egindako aldaketak «aldundira bidaliaurretik osoko bilkuran onartu behar direla» esan zuen ItziarAgirrek, jeltzaleen izenean. Hori horrela ez egitea «demokraziareneta parte hartzearen kontra» doala ere gaineratu zuen. Udalgobernuak, aldiz, hori «aldundiaren konpetentzia» dela uste du.
Bestetik, arau subsidiarioen edukiaridagokionez, Lizeoko gunea da udal gobernuaren eta oposiziokoalderdien artean eztabaida sortzen duen puntu bakarra. Bilduk, gunehorretan etxebizitza pribatuak egin nahi dituen bitartean, oposiziokoalderdiek hau «jarduera publikorako gune» izatea nahi dute.Hamaikabateko Luis Anjel Tellezek, mozioa «ez zuela guztiz gustuko»esan zuen, baina bere burua, aldeko bozka ematera «behartuta»ikusten zuela. Udal gobernuari, arau subsidiarioak behin betikoonartzeko lanean jarraituko zuela jakinarazi zion, baina «Lizeokoguneari dagokionez beren iritzia irmoa» izango dela esan zuen.
PSE-EEk ere mozioaren aldeko bozka emanzuen. Sozialisten bozeramale Javier Martinek «azken urteetan arauakonartu ez badira, zuek hala nahi izan duzuelako izan da» esan zienBilduko kideei. Hauek bere aldetik, mozio horrek praktikan «ez duelaezer erabakitzeko balio» gogorarazi zuten, eta orain «arauengaineko erabakiak hartzea aldundiaren konpetentzia dela» jakinarazizuen.