Otamotz.com ataria inkestak egiten hasi da berriro. Lehenak, hondakinak kudeatzeko modu egokienaren inguruan galdetu die herritarrei, eta gizartean bizi den iritzi banaketa agerian utzi du. Hiru erantzun eman dira aukeran: Atez ateko bilketarena (38 botu, %42,2), Zumarragan ezarrita dagoen bosgarren edukiontziarena (37 botu, %41,1) eta Itsasondon duten sistema mistoa (15 botu, %16,76). Atez ateko bilketa eredua izan da aukera bozkatuena, 38 boturekin, Zumarragako bosgarren edukiontziaren ereduak baino botu bat gehiagorekin. Botu bateko alde horrek, baina, argi erakusten du gai honen inguruan kalean dagoen iritzi aniztasuna.
Orain ikusgai dagoen inkesta berriak, gaztetxeak herriari eskaintzen dionaren inguruan galdetu die herritarrei. Parte hartu, eta erantzun!