Jorge Andueza, Pitu kiroletakozinegotziak aurkezpen ekitaldian esan zuenez, «desorekarik etaezberdintasunik gabeko gizarte bat nahi dugu». Helburu horibetetzeko «udalak lehenengo eragilea» izan behar duela baieztatuzuen, ekimenak udalaren babes osoa zuela berretsiz.
Ion Pol Agirrek, Goierriko saskibaloisaileko arduradunak izan zuen txapelketaren nondik norakoak zehaztekoardura. Hasi baino lehen «pozik» agertu zen txapelketaren formatuberrituarekin, «saskibaloia kirola ez ezik, balioak transmititzekobitarteko bezala ere ulertzen dugulako», esan zuen.
Ostiralean eta larunbatean
3×3 txapelketa, bere horretan, biegunetan jokatuko da: ekainaren15ean eta 16an. Benjamin, haur, kimu,kadete-junior eta senior mailetan jokatuko da. Benjaminek eta kimuekostiralean jokatuko dute 17:00etatik 21:00etara. Haurrek etakadete-juniorrak larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta seniorrak,aldiz, 16:00etatik 21:00etara.
Jardunaldi integratzaileak, berriz,larunbat goizean izango dira. 11:00etan hasita, Salto Bera-Berataldeak erakustaldia eskainiko du bertako talde batekin batera.Gurpildun aulkian saskibaloi partida bat jokatuko dute. Jarraian,nahi duen guztiarentzat joko integratzaileak izango dira. Hamar jokoprestatu dituzte Saski bote, Saski tartalo, Saski slalom edo Saskiboccia, batzuk aipatzearren. Guztiak ere, Urretxuko Gernikako Arbolaplazan izango dira.
Maite Berasategi, Eiluz elkartekokideak ere, ekimen bateratua goraipatu zuen, «gizartean partehartzeaz eta ekimenak elkarrekin antolatzeaz pozik sentitzen gara»,esan zuen. Taldearen helmuga «desagertzekoa» dela gogorarazi zuen,«baina behin, gure helburua lortzen dugunean, hau da, erabatekointegrazioa», gaineratu zuen.
Horrekin batera, txapelketari begiraantolatuta dauden beste ekimen batzuen berri ere eman zuen.Bi-Tartean elkartearen merkataritza astearekin bat eginez, larunbatgoizean, jaurtiketa libreko txapelketa ere izango da. IrabazleakBi-Tarteaneko dendetan gastatzeko 75 euroko balea jasoko du opari.
Kirol integratzailea ezagutzera ematekoargazki erakusketa ere jarri dute Aldiri kiroldegian eta herrikozenbait dendetako erakusleihoetan. «Gizartearen parte garenez,kirolean ere aritzen garela erakusteko», amaitu zuen Berasategik,guztiak parte hartzera gonbidatzearekin bat.