2010ean egin zen Gipuzkoako lehenengotxapelketa Aian, eta bigarrena iaz, Zizurkilen. Biak, baina tiraldibakarrera egin ziren. Aurten, gauzak aldatzea erabaki dute etatxapelketari berari beste formatu bat eman diote. Mikel Elgarresta,Urretxuko giza proba taldeko kideak azaldu duenez, «lehenengo lana,oinarriak idatzita jasotzea izan da, taldekako giza probaarautzeko».Dirudienez, lehendik giza proben inguruko araudia egonbazegoen Gipuzkoan, «baina bakarka tiratzen zutenen modalitatekoabakarrik», dio Elgarrestak. Behin hori eginda, talde guztiakfederatu dira, eta horrela sortu da «Gipuzkoako lehenengo txapelketaofiziala», Elgarrestaren aburuz.
Lehenengoa Urretxun
Hala, aurtengo Gipuzkoako txapelketakbi kanporaketa eta finala izango ditu. Lehenengo kanporaketa Urretxunjokatuko dute datorren igandean. 12:00etan emango diete hasieratiraldiei Urretxuko Barrenkaleko probalekuan. Hiru taldek neurtukodituzte indarrak lehenengo kanporaketa honetan, Urretxuk, Oriok etaZizurkilek, hain zuzen. Lehenengo kanporaketa honetan marka onenakegiten dituzten bi taldeak zuzenean pasako dira finalera.Hirugarrenak bigarren aukera bat izango du bigarren kanporaketan.
Billabonan izango da bigarrena,uztailaren 31n. Berrobiko eta Aiztondoko taldeek, eta Urretxunhirugarren egiten duen taldeak hartuko dute parte bertan. Finala,berriz, «bi kanporaketetako lau talde onenek jokatuko dute»,zehaztu du Elgarrestak. Oraindik ez dute datarik zehaztu, bainaurrian izango da Zizurkilen.
Gainontzean, Gipuzkoako txapelketahonetan bete beharreko baldintzak ohikoak dira. Hogei minutuko epeanzeinek plaza gehien egin izango da helburua. Finalean, «30 minuturaluzatuko da tarte hori», zehaztu du Urretxuko taldeko kideak.
Taldeko zortzi partaidek egingo diotetira hariari, eta guztien artean, gehienez 660 kilo batu beharkodituzte. Pasatu ez gero, kilo bakoitzeko bi kiloko gain-kargaezarriko zaie. Harriak 1.000 kiloko pisua izango du.Txapelketaribegira Urretxuko taldea gogor ari da entrenatzen. Aukerak izanbadituztela dio Elgarrestak, baina igandera arte, ez dago ezerziurrik.