Hogei garito inguru daude Zumarragan.Lokal horietan dabiltzan gazteekin eta gazteentzako egindakoaldizkaria da o1Garito. Maitane Puebla zumarragarrak udaleko gaztedisailean lan egin du sei hilabetez, eta aldizkaria lan horren emaitzada. Zumarraga Gaztediarekin proiektua Eusko Jaurlaritzaren 4000Planaren baitan kokatu zuen udalak. Maitane Puebla proiektuhorretarako kontratatu zuten, eta gazteen eremuan zeuden beharrakantzematea izan zen bere lehenengo lana. Koro Inaraja gaztediteknikaria bidelagun, aldizkaria egiteko proiektua martxan jarrizuen.
Lau fasetan garatu du proiektua:garitoak lokalizatu, galdetegi bat diseinatu eta betetzeko eskatu,datuak jaso eta lan egiteko prest zeuden gazteak elkartu eta,azkenik, aldizkaria diseinatu eta edukiak landu. Gazteek agertutakointeresa eta jasotako harrera azpimarratu ditu Pueblak. Azalpengehiago eta aldizkariaren ezaugarri gehiago bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide