Lizarran jokatu zen larunbatean EuskalHerriko Raid Txapelketako hirugarren kanporaketa. Herrian barrena seikilometro egin zituzten hasteko, parte hartzaileek. Ondoren,16kilometro egin behar izan zituzten bizikletan. Tartean «kayakarekinegin beharreko bi proba berezi zeuden», azaldu du Nuria Molinataldekideak. 12 kilometroko trekkinga izan zen ondorengo proba, hauere bi proba berezirekin. «Bat, igelaren jokoa zen, eta besteamendian rappel bat egitea» zehaztu du Molinak.
Amaitzeko 35 kilometro osatu behar izanzituzten bizikletan. Behin proba amaituta gustura gelditu zirenlortutako emaitzarekin, baina ez oztoporik gainditu gabe, izan ere,«bizikletarekin arazoak izan genituen, bi aldiz zulatu genuen, etaazkeneko proban galduta ibili ginen», dio Molinak. Zazpi ordu etaerdiko denboran amaitu zuten proba lau taldekideek eta orain, datozenkanporaketetara begira daude. Hurrena, irailean izango da Bizkaian.