Ion Pol Agirre, Goierri saskibaloisaileko arduraduna «gustura» agertu da ekimenak izandakoerantzunarekin. 3×3 saskibaloi txapelketa, bere horretan, ostiraleaneta larunbatean jokatu zen maila ezberdinetan banatuta. Guztira, 44taldek hartu dute parte txapelketan. «Horietako hamar nesken taldeakizan dira», zehaztu du Agirrek.
Salto Bera Bera taldea
Behin txapelketa amaituta horrelagelditu dira emaitzak. Mutilen artean benjamin mailan Euskaldunaktaldea izan da lehenengo. Kimuen mailan Los Minibulls taldeasailkatu zen lehenengo, eta haurren mailan, berriz, PS izenekoa.Kadete-juniorren mailan Tapioka zopa taldea izan zen onena, etaseniorren mailan, amaitzeko, Turpas McArthur izan zen sailkatzenlehena.
Nesken artean kimuen mailako onena LaSalleko Lackers taldea izan zen. Haurren mailan, berriz, Pitillossisters, eta amaitzeko, kadete-senior mailan Eiei!!! taldea.
Txapelketaz gainera, larunbateansaskibaloi integratzaileko jolasak izan ziren, baita trebeziatxapelketak ere. Saskibaloi integratzailearen barruan, 11:00etatikaurrera Saski bote, Saski boccia edo Saski tartalon aritzeko aukeraizan zuen nahi zuenak. 12:00etan, berriz, Salto Bera Bera taldekokideek erakustaldia eskaini zuten gurpildun aulkietan.
Bestalde, bi trebezia txapelketa eginzituzten larunbatean. Goizean gurpildun aulkian slaloma osatu beharizan zuten parte hartzaileek. Imanol Betegi izan zen guztietan onena.Arratsaldean, zelai erdiko jaurtiketa librean aritu ziren. JosebaSalegi izan zen irabazlea. Biek Bi-Tarteanen elkarteko dendetangastatzeko 75 euroko balea jaso zuten.
Egilea: Gotzon Aranburu