Honek Japoniara egindako bidai bateanateratako argazkiak oinarri hartuta, olerkiak idatzi ditu Salamerok.Behin lan hori amaituta, liburua euskaratik japonierara itzuli zutenArrasateko Goihata etxearen laguntzarekin. Liburua koloretakoargazkiz eta hauei jarritako olerkiez osatuta dago, eta hiru ataletanbanatzen da.
Orokorrean, «naturaz mintzo diraolerkiak; baita, hau aldatzeko eta birrintzeko lanean dabilengizakiaren hiriaz ere», dio Salamerok.
Sentiberatasunaren atea
Lan honen bitartez, irakurleen«sentiberatasunaren atea» irekitzea dute helburu, Salamerokadierazi duenez. Bere hitzetan, «irekidura hau agertzen dugunbakoitzean besteen jarduna, kultura eta ohiturak ezagutzeko etaulertzeko urratsak ematen ditugu».
Donostian aurkeztu zuten liburuaofizialki maiatzean, eta etzi ekimena errepikatuko dute Urretxun.Aurkezpena Labeaga aretoan egingo dute 21:00etatik aurrera, etahainbat agerraldi prestatu dituzte ekitaldia janzteko.
Besteak beste, aurkezpenaren jarduneanOñatiko Ganbara Txiki abesbatzako kideek hartuko dute parte. AitorBiain izango dute zuzendari, eta Eli Mendiaraz teklatuan. MariajeArratibel zumarragarrak flauta joko du eta Zuhaitzaren Soinuakolektiboak txalaparta doinuak eramango ditu. Guztien artean,ikusleak «Japoniako lurralde misteriotsura» gerturatzea dahelburua.