Realeko eta Urolako jokalari ohiek Zumarragako Argixao zelaian jokatuko dute etzi Mustiren Omenezkoa
Beteranoen gutxieneko adina 32 urtekoda. Realak ez du aurreratu zeintzuk izango diren Zumarragan izangodiren jokalariak, «autobusetik jaisten direnean jakingo dugu nortzukdiren», dio Emilio Hernandez Musti taldeko kideak. Gogoratu dituzte,dena dela, aurreko urteetan omenezkoa jokatu duten futbolarienizenak: Alkiza, Pikabea, Xanti Bakero, Irazoki, Arteaga eta Ugarte.
Urolako jokalariak
Iaz Tomas Orbegozo etorri zen kapitainmoduan eta Agustin Gajate laguntzaile bezala etortzen da. «Juan MariMujika, Musti, oroitzeko partida da», gehitu du Iñaki Mauleon Mustitaldeko kide eta Mujikaren Omenezkoaren antolatzaileak.
Urola taldean Aitor Esnalek, Juan LuisElizondok, Paco Nuñez eta Anjel Garmendiak jokatuko dute, besteakbeste. «Futbol 7an jokatzen duten Urolako beteranoak dira», dioMusti taldeko Iñaki Mauleonek. Azkeneko asteetan, beteranogehiagorekin batera, Argixaon entrenamenduak egin dituzte biharkopartida prestatzeko.