Urretxuko pilotalekuan giro bikaina izan da gaur goizean. Kadete mailako partidan Dario, Erasun Villabonatarrari nagusitu zaio. Gazteen mailako partidari dagokionez, Xabier Erostarbe urretxuarrak Ugalde oiartzundarrari irabazi dio. Azken partida, senior mailakoa, Larrañaga eta Altuna gipuzkoarrek eta Yoldi eta Arrastoa nafarrek jokatu dute. Lehenak nagusitu dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide