Materia organikoa biltzeko zerbitzuberria errealitate bihurtuko da epe laburrean Urretxun. Hondakinorganiko hori jasotzeko bosgarren edukiontziak edo edukiontzimarroiak jartzen hasi dira dagoeneko herrian. Prozesu honetan partehartu nahi duten herritarrek, gaur hasi eta uztailaren 3ra arte,etxeko atari barruan jarrita aurkituko duten zerrendan izena ematekoaukera izango dute.
Urretxuko udaletxeak, SasietaMankomunitatearekin batera sustatuko ekimena da hau. Oihane Zabaletaalkateak, Unai Badiola alkate ordeak eta Iñaki Erauskin, SasietaMankomunitateko zerbitzu buruak agerraldia eskaini dute berriki,prozesuaren nondik norakoak azaltzeko.
Martxan jarri den prozesu honenbitartez, bildutako materia organikoa zabortegira bota ordez, konpostbihurtzea dela helburu nagusia esan zuen Iñaki Erauskinek. Berehitzetan, materia organikoa da etxeetan sortzen dugun hondakinenzatirik handiena, «%40 gutxi gora behera», zehaztu zuen.
Edukiontzi marroiak jartzen hasi diradagoeneko herrian, eta zabor puntuak berrantolatzeari ekin diete.Jarraitu duten irizpideetako bat puntu guztietan bost edukiontziakjartzea da: beira, papera-kartoia, ontziak, organikoa eta errefusa.«Hemendik aurrera, Urretxun ez birziklatzeko aitzakiarik ez daegongo» esan du Erauskinek.
Izena ematea zabalik
Gaur hasi eta uztailaren 3ra arteurretxuarrek euren etxeetako atarietan jarritako zerrendan izenaemateko aukera izango dute. Izena ematen dutenei edukiontzi marroiairekitzeko giltza, poltsa konpostagarriak, aireztatutako ontzimarroia eta informazio orria banatuko zaie doan. Gainera, uztailaren18tik 20ra informazio mahaiak jarriko dituzte helburu berdinarekinGernikako Arbola plazan.
Oihane Zabaleta Urretxuko alkateakmateria organikoa bereizita jasotzearen garrantzia nabarmendu zuen,«hondakin onena, sortzen ez dena» dela azpimarratuz. Urretxun,2011ko datuak aintzat hartuta «hiri hondakinen %28» birziklatzendela esan zuen, eta «hondakin industrialarekin batera %35». Datuhoriek abiapuntu jarrita, eta Europak 2016rako %65 birziklatzeaeskatuko duela kontutan hartuta, «2014ko abendurako %50ekobirziklatze tasak lortzea dugu helburu», esan zuen.Hori bete dadin,kanpainaren gaineko «jarraipen zorrotza» egingo dutela jakinarazizuen, «Sasietaren bitartez, portzentajeen eboluzioa ikusteko etaparaleloki hobekuntza eta kontzientziazio lanak burutzeko».
Unai Badiolak, bere aldetik, honekinbultzatu nahi den etxeko konpostaiaz eta auzo konpostaiaz hitz eginzuen. Urretxun berdeguneak edo lorategiak dituzten 115 etxebizitzadaude eta horiekin etxeko konpostaia bultzatu nahi da. Bestetik,Mundo Mejor, Aparizio eta San Martin auzoetan auzo konpostaia jarrinahi da martxan irailetik aurrera.