Donostia Cup 1992az geroztik urteroegiten den txapelketa da. Uztaileko lehenengo astean ospatzen dabeti, eta Espainia mailako txapelketarik garrantzitsuena da;bosgarrena mundu mailan. Aurtengo edizioan, 23 herrialdeezberdinetatik etorritako 387 taldek hartuko dute parte, Frantzia,Ingalaterra, Senegal, Guatemala, Finlandia, AEB eta Brasil batzukaipatzearren. Guztira 7.500 parte hartzaile.
Maila ezberdinetan banatuta antolatudira kanporaketak. Gazte Bideaneko taldeak, B13 mailan jokatuko du,Marije Elzo Gazte Bideaneko koordinatzaileak zehaztu duenez, «Bmutilen taldea delako eta 13, hamahiru urteko gazteez osatutadagoelako», esan du. Koordinatzaileak aipatu duenez, «gure asmoamutilen talde bat eta nesken beste bat osatzea zen», baina azkeneanez da posible izan. Neska batzuek izena eman dute «baina ez taldeaosatzeko nahikoa», gaineratu du. Haatik, mutil asko izan dira izena eman dutenak, «bi talde osatzeko ere bai», esan du Elzok, «bainaazkenean bakarra osatzea onartu dugu».
Partidak datorren astean
Momentuz hiru partida baino ez dituzehaztuta Gazte Bidean taldeak, uztailaren 2an, 3an eta 4an aritukoda Euskal Herriko eta Guatemalako taldeen aurka. «Lehiakortasunetikharatago, euren arteko harremanak sustatzeko helburuarekin goazDonostia Cupera», zehaztu du Elzok. Gainera, herrialde ezberdinetakotaldeak ere izango direnez, «beste kultura batzuk ezagutu etaerrespetatzen ere ikasiko dugu», gaineratu du.
Partidak datorren astean jokatukodituzten arren, hasita daude entrenamenduekin. «Hiru entrenamenduegingo ditugu aste honetan Argixaon», esan du Aritz Gonzalez, GaztenBideaneko hezitzaileak. «Urola kirol elkarteak azpiegiturak etaentrenamenduetarako materiala» utzi dizkietela ere azpimarratu du.
Taldekide bakoitzak 30 euro ordainduditu izena ematerakoan. Horrekin, «futbolean jokatzeko jantzien zatibat ere» ordaindu dutela esan du Elzok. Jokalariek ez ezik, nahiduen oroko ere izango du partiduetara ikusle gisa joateko aukera.Autobus bat alokatu dute horretarako eta «10 euroko bonoa erositalagunak animatzera joateko aukera izango dute nahi dutenek», dioElzok.
Gazte Bideanen lehenengo urtea izangoda aurtengoa eta taldekideak «gogotsu» daude. Ez dira, hala ere,Goierriko talde bakarra izango. Ordiziako Jakintza ikastolak etaUrola kirol elkarteak ere parte hartuko baitute.