Bihar, Dantza Libreko Txapelketa izangoda 12:30ean, eta dantza jaialdia 18:00etan. Biak plazan. 20:30eanemango zaio hasiera kuadrillen arteko afari-meriendari eta gauerdianizango da, ohitura denez, larrain dantza herrikoia.
Igandea, txikienei eskainitako egunaizango da. 11:30ean alkate txikiari agintea emateko eta pregoiairakurtzeko ekitaldia egingo dute udaletxean. 11:30ean IV. PintxoLehiaketako sari banaketa izango da. 17:30ean emango zaio hasiera,aldiz, haurren danborradari. 19:30ean errekortadoreen ikustaldiaizango da La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan, eta 20:30ean JoseMari Orbegozoren eskolako ikasleen saloi dantzen erakustaldia.
Astelehena izango da, dena den,jaietako egun handia: Santa Isabel eguna, hain zuzen. Tradizioa,kultura eta jaiak bat egiten duten eguna izaten da, Zumarragakokuadrilla askoren bilgune. Egun osoko erromeria izango da, ekintzaofizialek lagunduta. 20:30ean ekingo diote herrira bueltan eramangodituen jaitsierari.