Bihar hasiko dira Geltokietako jaiak. Etzira arte Urretxuko eta Zumarragako geltokietako auzoan festa giroa nagusituko da. Bi dira aurtengo berritasun nagusiak: dantza saioak eta gaztetxoak dantzen protagonista gisa. Bihar flash mob-a egingo dute eta etzi gaztetxoei zuzendutako koreografia lehiaketa izango da. Maite Berasategi jai batzordeko kidea da eta gaztetxoen «partaidetza zabala» azpimarratu du. Parte-hartze horren isla da koreografia lehiaketarako 53 taldek izena eman izana.