Esan dutenez, atzo eman zen lapurreta, ustezko lapurra etxebizitzara leiho batetik sartu ondoren -diotenez, pareta bat eskalatu zuela aitortu du, beti ere Ertzaintzak emandako bertsioaren arabera-. Behin barruan zela, gazteak ustez hainbat bitxi hartu zituen, horien artean, eskumuturrekoak, eraztunak, ezkontza-eraztunak, belarritakoak eta lepokoak, oro har, urrezkoak. Horiek hirugarren pertsona bati saldu zizkiola dio Herrizaingo Sailak. Hori dela eta, pertsona hau ere inputatu egin dute.
Salaketaren ondotik, Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen, eta atzo bertan atxilotu zuen susmagarria. Iturri berberen arabera, gazte honek lapurreta berak egin zuela aitortu zuen, eta Bergarako epaitegira eraman zuten ondoren. Ertzainek kasua ikertzen jarraituko dutela iragarri dute.