Astelehenean jarri zuten martxanLiburuen Parkea egitasmoa. Zumarragako Udal Liburutegiak bultzatutakoekimena da. Helburua irakurzaletasuna sustatzea da, liburutegikanpoko eremu batean, beti ere. Irene Gonzalez liburutegikoarduradunaren arabera, «irakurgaiak liburutegitik atera eta esparruludikoagoan eskaintzen ditugu». Oraindik, eguraldi txarra dela etaezin izan dituzte irakurgaiak parkera atera eta kultur etxekoerakusketa aretoan ari dira.
Ordutegiak eta materiala
Liburuen parkea uztailaren 27ra arteirekita egongo da Zelai Arizti parkean. Goizeko ordutegia izango du,11:30etik 13:30era. Hasierako egunetan eguraldiarekin ez dute zortehandirik izan, eta parkera atera ordez, materialak kultur etxekoerakusketa aretoan ipini dituzte.Parkera eraman dituzten materialenzerrenda zabala da. Aurtengoan ipuinak, marrazkiak, mahai-jolasak,helduentzako aldizkariak eta egunkariak eskaintzen ari dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide