Etzi Kirol Jardunaldia egingo duteZumarragan lehenengo aldiz. Hiru kirol landuko dituzte tokiezberdinetan aldi berean: saskibaloia, futbola eta eskubaloia.Jardunaldiaren muina kirol bakoitzaren entrenamendua nolakoa denagertzea da. Horretarako, «punta-puntako kirol arduradunak izangodira Zumarragan», esan du Mikel Serrano alkateak.
Zelai Arizti kultur etxean aurkeztukodute etzi jardunaldia, 11:00etan. Bertan izango dira entrenamenduakgidatuko dituzten entrenatzaileak. Pablo Laso saskibaloian arituko daZelai Arizti parkeko frontoian margotuko dituzten kantxetan. JuanLuis Fuentesi dagozkion futbol entrenamenduak Argixao zelaian egingodituzte. Xesco Esparrek hartuko du, Ispilla kiroldegian, eskubaloisaioen gidaritza.
Laso Euskal Herriko eskubaloiselekzioaren entrenatzailea da, eta jokalari zein entrenatzaile gisatitulu asko irabazitakoa da: esate baterako, Baskoniako jokalarizenean Errege Kopa irabazi zuen. Esparrek Bartzelona taldeko mailaguztietan jokatu du eta talde guztien entrenatzaile izandakoa da,titulu askoren jabe da bera ere. Fuentesek, egun, Athletic taldekoneskak entrenatzen ditu. Rufino Mateos Zumarragako kirol zinegotziakadierazi duenez, «hiruek barru-barrutik bizi dute kirola, etakiroletik harantzago baloreak ere transmititzen dituzte».
Arratsaldean gehiago
Entrenamenduak 11:30ean hasiko dira.Saskibaloian neskak zein mutilak arituko dira, eskubaloian bakarrikmutilak eta futbolean neskak soilik. Arratsaldeko saioa 18:30ean hasieta 20:30ean amaituko da. Kirol bakoitzaren lanketarekin jarraitukodute goizeko tokietan, «baina arratsaldeko jarduna zehatzagoa izangoda», azaldu du Mateosek. Alkateak aurkezpenean esan duenez,«zumarragarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu». Gonbidapenbera luzatu dute Jon Alustiza Urola futbol taldeko lehendakariberriak, Jose Angel Garcia Vara Urola eskubaloi taldeko ordezkariaketa Jon Pol Agirre Goierriko saskibaloi saileko arduradunak.«Horrelako jardunaldiek ikasteko eta motibatzeko balio dute», esandu Agirrek.
Bihar, Goierriko Hitzan albiste honen barruan Jon Alustiza Urolako lehendakari berriari elkarrizketa.