Urtero, gai ezberdin baten inguruanantolatzen dute ikastaroa. Aurten aukeratutakoa zirkua izan da. Gaihori lantzen aritu dira uztailaren 3tik gaur arte 4 eta 9 urte arteko52 haur. “Batzuentzako probatzeko aukera bat da, bestebatzuentzako, aldiz, materia hauetan gehiago sakontzeko bide diraudalekuak, badirelako urteetan errepikatu dutenak”, azaldu duSarasolak.
Esparru bakoitzean adituak diren bostirakasle aritu dira klaseak ematen. “Urteak daramatzagu taldeberdinarekin lanean, eta horrek asko laguntzen du klaseakantolatzerako eta ematerako unean”. Guztiek esperientziaren gainekobalorazio “oso positiboa” egiten dute, “oraindik ere lau urtekoumeek egin dezaketena deskubritzeak arritu egiten gaitu askotan”,aitortu du irakasleak.
Amaierako kontzertua
16:00etan eman diote hasiera, ordu beteinguru luzatu den ikuskizunari. Haurrek, hamabost egun hauetan zeharikasitakoa gurasoei eta ikusleei erakusteko aukera izan dute Labeagaaretoan. Antzerki bat osatu dute ikasle guztien artean, zirkuaoinarri hartuta. Dantza eta musika saioak ere tartekatu dituzteikuskizunean zehar.