11:00etan eman diote hasierajardunaldiari Zelai Arizti kultur etxean egin duten aurkezpenarekin.Rufino Mateos, Zumarragako Kirol zinegotziak eskerrak eman dizkiehiru entrenatzaileei ekimen honetan parte hartzeagatik, herriarentzat“maila honetako kirolariak gure artean izatea ohore bat” delaesanez.
Laso, Fuentes eta Espar ere esker onekoagertu dira Zumarragako Udalak antolatutako ekimenarekin. Urteguztian zehar gazteekin hain modu zuzenean lan egiteko aukera gutxidutela esan du Lasok eta “gustura” hartzen dituztela horrelakoekimenak. Gazteei “modu profesionalago batean entrenatzenerakusteaz gainera, hauek pertsona bezala hezteko ere balio dute saiohauek”, gaineratu du. Laso Euskal Herriko eskubaloi selekzioarenentrenatzailea da egun, eta jokalari zein entrenatzaile gisa tituluasko irabazi ditu.
Ildo beretik hitz egin du Fuentesekere, Athletic taldeko nesken entrenatzaileak. “Baseko futboleanaritzen garenok, gazteak balioetan heztea ere oso garrantzitsua”dela esanez. Xesco Esparrek, aldiz, bere hasierak gogorarazi ditu.“Askok nire azken urteetako ibilbidea ezagutzen badute ere, nijubenilak eta juniorrak entrenatzen hasi nintzen, eta orduan ikasinuen gaur dakidan guztia”, esan du aurkezpenean. Esparrekeskubaloiko Bartzelona taldeko maila guztietan jokatu du eta taldeguztien entrenatzaile izan da.
Goizeko 11:30ean eman zaie hasieraentrenamenduei. Argixaon, futbolean aritu dira neskak, Ispillakiroldegian eskubaloian mutilak eta, saskibaloian sakondu duteneskek, zein mutilek Zelai Ariztin. Arratsaldean emango dietejarraipena entrenamendu saioei, 18:30etik 20:30era, jardunazehatzagoa izango delarik.