Kanpaina honen bitartez begiratubeharreko oriztak zeintzuk diren erakutsiko dute Urretxukoigerilekuan. Melamina froga bat ere egingo dute. Melamina gure azalakeguzkiaren erradiazioaren aurrean duen babes naturala da.«Bakoitzarena zein egoeran dagoen ikusteak zaintza eta prebentzioapertsonalizatzen laguntzen du».Bide batez, kanpainaren baitaneguzkitik babesteko neurrien gaineko informazioa emango dute:arropak, kapelak, betaurrekoak, itzal egokiak eta kremak.Duela biaste, aurtengo kanpaina abiarazi zutenetik 400 lagun inguru igarodira Gipuzkoako hondartzatan eta igerilekuetan jarritako mahaietatik.«Jendeak jakin-min handia erakutsi du. Kremen eta orizten gainekomito asko dago», adierazi du Sierrak.
Minbiziaren mitoak
«Azaleko minbizia izan duen pertsonabati lesioak kendu zizkioten. Aurtengo azterketa medikora ez delajoan kontatu zidan orain gutxi», dio Sierrak. Beldurra dagoelagehitu du eta jarraian, gaixotasun honetan ere prebentzioak«berebiziko garrantzia» duela gogoratu du. «Lehenengo etapetanatzematen badugu, sendatzeko aukera asko dago. Bularreko eta kolonekominbiziak horren adibide dira. Aurrez atzemanda, %90 sendatzendira».
Beste mito bat hautsi nahi du Sierrak:«Minbizia sendatu daiteke edo gaixotasun kroniko bat bezala artatu;esate baterako, diabetesarekin alderatu daiteke». Izan ere, MaiderSierrak azpimarratu du, «ehunetik gora dira minbizi motak, bakoitzabere ezaugarriekin. Askotan minbizi guztiak berdinak direla pentsatuohi dugu».
Kimioterapia tratamenduetan aurrerapenasko egin dela gaineratu du, «30 bat mota tratamendu dago. Orain,minbiziari izen-abizena jartzen saiatzen ari dira, gaixo bakoitzariondoen egokitzen zaion kimioterapia tratamendua ipintzeko».
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkakoelkarteak minbizi mota guztiei erreparatzen die. Oraingoan,azalekoari begiratuko diote gogoratzeko, batik bat, azalak memoriaduela eta eguzkiak gorritzen ez badu ere, jasotako erradiazioakmemorian gordetzen dituela berdin-berdin, eta metatu.
Bihar Goierriko Hitzan,erreportajearekin batera Mila Albisua Urretxuko eta Zumarragakominbiziaren aurkako ordezkariarekin elkarrizketa