Hasteko, Pecha Cucha metodo bidez,lehen urte honetan izandako lorpenak, ideiak eta egitekoak azalduzituzten hamaika puntutan banatuta. Amaitzeko, bertara bildutakoherritarrekin batera, udal kudeaketaren gaineko hiru galdera zehatzierantzuten saiatu ziren.
Egindakoren balorazioa
«Pertsona guztien eta guztientzakoUrretxu» eraikitzeko udalak egin duen lehendabiziko lana «planestrategiko bat» abian jartzea izan da alkateak gogorarazi zuenez.Horren baitan kokatu zuen, martxan dagoen parte hartze prozesuintegrala. «Legealdi honetako aldaketetako bat» bezala izendatuzuena.
Zenbait auzoren beharrak asetzeko udalaegiten ari den ahalegina aipatu zuen Badiolak. Esan zuenez, «jadahasita gaude zenbait auzotako ordezkariekin biltzen», Santa Barbara,San Martin eta Aparizio aipatu zituen. Mundo Mejorrekoekin iraileanbiltzekotan direla aurreratu zuen.
Komunikazioari dagokionez, positibokibaloratu zituen Altolagirrek Kaixo aldizkarian egindako aldaketak.Honekin lotuta, Kontuak garbi kanpaina ere modu baikorrean baloratuzuten, baina «aurrera begira hobetzeko zenbait aspektu» badaudelaaitortu zuen. Etorkizuneko Urretxu modu orekatuan antolatzeko asmoezhitz egin zuten, eta bederatzi urteren ondoren, arau subsidiarioak«azkenean» onartu direla eta «pozik» agertu zen alkatea.
Baserritarrekin, gazteekin etaingurumena hobetzeko martxan jarritako proiektuekin jarraituko dute.Era berean, euskararen erabilera sustatzeko «ezer gutxi» egindutela aitortu zuen alkateak.
Herritarrek duten iritzia
Aurkezpena amaitu aurretik, bertanbildutako herritarrei urte honetako kudeaketaren gaineko lanketa bategiteko eskatu zitzaien. Ateratako zenbait ondorioen artean,herritarrek udalak informazioa zabaltzeko modua nabarmendu zuten,«askotan sakontasun falta» nabaritu izan duten arren.
Bederatzi urte eta gero arausubsidiarioak onartu izana positiboki baloratu zen. Baita, partehartze prozesua modu integralean bultzatzea ere. Bosgarrenedukiontziaren inplementazioa, aldiz, hondakinen kudeaketaefizientearen lehen mugarri gisa ikusten dute. Hobetzeko aldeenartean, parte hartze prozesua garatzea, komunikazioa hobetzea etabazterketa kasuen aurrean ahalegin gehiago egiteko beharra aipatuzituzten.