Banatu dituzte aurtengo Santa Isabeleguneko argazki rally-ko sariak. Argazki elkarteak, Zumarragako Udalaren babesarekin antolatutako lehiaketa da. Aurtengoan lausaritatik bi Urretxun geratu dira. Hirugarren saria jaso du JesusMari Etxeberriak jaso du eta herriko onena Gonzalo Iza izan da.Lehenengo saria Carlos de Cos Soraluzeko argazkilariak jaso du etabigarrena Iñaki Etxenagusiak, Azpeitikoa.
Guillermo Murciego Argazkia elkartekokidea da: «Alde handia egon da aurten bilduma irabazlearen etahurrengoen artean. Beste hiru sarituen maila antzekoa izan da». DeCosen bilduma osoena izan da, «besteetan hain ona ez zen argazkirenbat zegoen».
Lehiaketa aurretik egin bada ere,zortzi urte dira Argazkia elkarteak antolaketa lanak bere gain hartuzituela. Ordutik, inoiz baino zabalagoa izan da parte-hartzea. 18argazkilariek parte hartu zuten eta, azkenean, 17 bildumaren arteanaukeratu behar izan zuten epaileek. «Astelehena izanda, hainbestejendek ez zuela parte hartuko uste genuen, baina markak hautsidituzte».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide