Urretxuko Aldiri elkartea itxi egingo dela eta, bazkaria eta festa antolatu dituzte gaurko. Ehundik gora pertsona batu dira otorduan. Bertan, Aldiri kultur elkarteko kide batek hitz egin du. Bere esanetan, "Aldiri elkartea istearen arrazoietako bat duela hamar urte Auzitegi Nazionalak abiarazitako auzia izan da. Elkartearen kontuak blokeatuta daude ordutik, ezin gara elkarte normal baten moduan jardun: ezin dira bazkidetzak kobratu, ezin dira ordainketak egin… Auziarekin zer gertatuko zain gaude, baina hamar urte daramatzagu zain, eta une hauetan egoera eramanezina da". Aldiriko ateak istearekin ziklo bat itxi dela azaldu du kultur elkarteko kideak, baina ziklo berriak etorriko direla uste duela ere azaldu du, gaurko eguna "festa" bat dela errepikatzearekin batera.
Ikusi jarraian Gotzon Aranburuk eginiko bideoa