Zumarragako PSE-EEk elkarretaratzea egin du PPren kontra
Zumarragako sozialistek elkarretaratzeaegin zuten Bidezar kaleko egoitzaren aurrean. Espainiako PPkogobernuak hartutako neurri ekonomikoen kontra, “kalera ateratzekoordua dela” esan zuten sozialistek. Elkarretaratzearen ondoren,Julio Astudillo Gipuzkoako batzarkideak hitzaldia eman zuen.Hitzaldiaren muinean, aldundian Bildu koalizioaren urtebetekojardunaren balorazioa egon zen. “Gipuzkoa geldituta dago. Egunhartzen diren erabakiek etorkizuna baldintzatuko dute”, esan zuenbatzarkide sozialistak. Zumarragari dagokionez, Bildu zein EAJkAntioko interpretazio zentroaren lanetan ez direla batere inplikatusalatu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide