EBA Liga Espainiako saskibaloikolaugarren mailari dagokiona da. Goierriri beste talde batzuk uko egindiotelako etorri zaio maila honetan parte hartzeko aukera. «Guremailan bosgarren egin dugu sailkapen orokorrean. Lehenengo etabigarren egin duten taldeak izaten dute zuzenean mailaz pasatzekoaukera», azaldu du Xabier Chico, entrenatzaileak.
Aukera aurkeztu zaienean, aldekoak etakontrakoak aztertu eta gero, aurrera pausoa ematea erabaki dutelaadierazi dute. «Elkarteak, 24.000 euro gehiagoko gastua izango du,baina era berean, Goierri mailan saskibaloia sustatzeko eta gurejokalariak motibatzeko balioko duela uste dugu», adierazi du Ion PolAgirre saskibaloi saileko ordezkariak.
Laguntzaileen bila
Datorren ikasturteari begira, EBA Liganmantentzea da elkartearen asmoa. «Jokalariek txipa aldatu beharkodute, beste erritmo batean entrenatu eta jokatu beharko dugulako»,esan du entrenatzaileak. Gainerakoan, taldea bere harrobikojokalariez baliatuko da %80ean, baina lau bat jokalari ekarri dituztekanpotik «taldea indartzeko», Chicoren arabera.Suposatuko duenaparteko gastu ekonomikoari aurre egiteko berriz, «laguntzaileakbilatzea da gure asmoa», dio Agirrek. Horretarako propio eratutakotalde bat lanean hasita dago jada, buru belarri irailean hasiko direnarren. Enpresetara joko dute batez ere, baina bazkide txartela ereaterako dute aurten. Chicok azaldutakoaren arabera, «20 eurorentruke, Aldiri kiroldegian partidu guztiak ikusteko aukera izango dutebazkideek. Eta hilero zozketa batean parte hartuko dute».
Saskibaloi elkartean hamabost taldedaude gaur egun, 150 bat jokalarirekin. Horietatik «%45 neskak eta%55 mutilak dira», zehaztu du Chicok. Atzera begiratuta, urtegutxiren buruan «lau talde izatetik hamabost talde izatera» igarozirela gogoratzen du elkarteko arduradunak. Horregatik, Urretxun etaZumarragan saskibaloia bere «unerik goxoena» bizitzen ari delabaieztatzen dute. EBA Ligak urrian hasiko du denboraldia, bainairailean, Goierrik talde guztien aurkezpena egingo du. Oraindik, nahiduenak izena eman dezakeela gogorarazi dute arduradunek.