Egun hiru esparrutan ari dira lanean.Zentroaren eraikuntza lanari dagokionez, Serranoren arabera«kanpoaldea amaitutzat duela hiru hilabete eman genuen». Orain,barrualdeko espazioak banatzeko tabikeak egiten, barrualdea kristalezixten eta hornidurak kokatzen ari dira.
Jatetxerako baldintza-orria
Antioko interpretazio zentroa «erabat»bukatuta dagoenean inauguratu nahi duela esan du Mikel Serranok.Ordurako, jatetxearen eta tabernaren ustiapena esleituta eta martxanegotea «ezinbestekotzat» jotzen du alkateak. Hori da, hain zuzen,lantzen ari diren beste esparruetako bat. Zentroaren proiektuamartxan jarri zutenetik ostalaritza gunearen ezaugarriek soka luzeaekarri dute, batez ere, izango dituen lekuak. Gehienez 120 lagunhartuko dituela berretsi zuen alkateak ekaineko bisita gidatuan.Ustiapenaren esleipena egiteko baldintza-orriak prestatzen ari direlaesan berri du alkateak. «Baldintzak prest ditugunean ZumarragaLantzeneko kontseilura eramango ditugu eta buletinean publikatukoditugu», azaldu du jarraian.
Museoa, beste esparrua
Zentroak Antiori eta Zumarragariburuzko museoa ere gordeko du. Esparru honi dagokionez, «barrualdekoespazioak banatu eta toki bakoitzean zer kokatu aztertzen ari diraVentura+Llimona estudioko museoaren arduradunak». Bestalde,herritarrei irudi zaharren eskaera egin zien udalak, eta «erantzunona» jasotzen ari direla esan du alkateak.