Hamaika kuadrillek hartuko dute parteguztira aurtengo karrozen ibilaldian. Hamaika ideia, hamaikaaldarrikapen erakutsiko dituzte egiten dabiltzan karrozen bitartezherriaren aurrean. Garaiak aldatu egin diraEuskal Jai egunaUrretxun urtetan errotuz joan den ohitura da, belaunaldiz-belaunalditransmitituz doana. Urteen joanean formak aldatu dira, bai, bainaoinarrian festak betikoa izaten jarraitzen du.
Guztiok Bat kuadrillako neskak, ilusiozbeteta dabiltza lanean. Karroza egiten duten lehendabiziko urtea duteaurtengoa, eta lana «hasieran uste baino zailagoa» suertatu zaielaaitortu dute. Lehenengo aldia dute baita, Iparraldeko Harroxkoakkuadrillako mutilek ere. Uztaila amaieran udaletxeak eskainitakoikastaroak «asko lagundu» diela diote, «ofizioetan esperientziarikez baitu inork». Bi kuadrilla hasiberriak bat datoz, zailena«materialak ezagutu eta hauekin lan egiten hastea» izan delaesaterakoan. 17 eta 18 urte dituzte guztiek, eta karrozagilegazteenak dira.
Zoze eta MDI kuadrillako kideei ere ezzaie ezezaguna egiten hasiberrien egoera, beraiek ere hortikpasatakoak direla aitortu dute, nahiz eta 22 urte dituzten. Bainaesperientzia badute, beraiek baitira karrozagile zaharrenak. Orain«hobeto» moldatzen dira baina beti «erronka berriak» bilatzekosaiakera egiten eta «urtero hobetzen ahalegintzen» dira.
Karrozak egiteak lan asko eskatzen du.Hori diote, behintzat lau kuadrilletako kideek, baina ordainetan askoematen duela ere onartzen dute. Zoze kuadrillak azken bi urteetaneraman du karroza onenaren saria, eta une horiek «betirako gordetaeramango duten oroitzapena» direla adierazi dute, irribarrea ahoan.Baina garrantzitsuena ez da irabaztea, parte hartzea baizik.Karrozagileentzat egun horretako saririk handiena eguna bera barrutikbizitzeko aukera izatea baita.
Euskal Jai egunaren bizkarrezurrakbetikoa izaten jarraitzen du, baina garaiak aldatu egin dira:karrozagileak gero eta gazteagoak dira, eta garai batean zegoenaldarrikapen kutsua indarra galduz doa. Karrozen kalitatea kaskartuegin dela esaten duenik ere bada. Baina guztiaren gainetik ilusiozlanean dabiltza kuadrillak, transmisioari esker Urretxun urtetanmantendu den ohiturak oraindik ere bizirik jarraitzen duenarenadierazgarri.