Juanlu Aranburu Lekaio kultur elkartekokideak esan duenez, ekimen hau antolatzerako orduan «binorabidetako asmoek» bat egin dute. Batetik, Santa Barbaran kulturekimenen bat egiteko ideia aspaldidanik zuten buruan elkartekokideek. Aranbururen hitzetan «San Joan jaietan bakarrik ukitzen dagune hori». Baina Santa Barbaran askotariko kultur ekintzak egindaitezkeela sinistuta, hau aurrera eramateko erabakia hartu zutenLekaiokoek.
Bestetik, Eneko Aritzaren Lagunaktaldeko kideek ekoiztutako Sua filmaren estreinaldia egokitu dabidean. Ibarrako lagun talde batek osatzen du Eneko Aritzaren Lagunaktaldea, eta zaletasunak bultzatuta grabatu dute film hau, zazpiurteren buruan. Euskal Herriko txoko ezberdinetan grabatu dituztefilmeko sekuentzia ezberdinak. Tartean, baita Goierriko zenbaittxokotan ere: Urretxuko Ipeñarrieta jauregian, LegazpikoMirandaolan, Ezkio-Itsason, Igartubeiti baserrian edo Segurakokaleetan Erdi Aroko azoka egin izan duten egunetan.
Filmak Lapurdin Inkisizio garaianegindako sarraskiak ditu oinarrian eta musu-truk lan egin duen jendeaskoren laguntza izan dute. Lana uda hasieran estreinatu zen EuskalHerriko herri ezberdinetan. Seguran, adibidez, uztailean izan zenestreinaldia. Larunbat honetan Urretxuren txanda izango da.
Filma baino gehiago
Larunbatean egingo den ekimenak helburubat baino gehiago ditu. Filma bera ezagutzera emateaz gainera,«herritarrek filmaren atzean dagoena ikustea nahi dugu», azaldu duAranburuk. Eneko Aritzaren Lagunak taldeko kideek film honekin egindutena «talde lanaren» adibide garbia dela uste dute Lekaiokoek.Emanaldiaren bitartez, «lagun talde honek egindako lana ezagutzeraematea nahi dugu, eta bide batez, elkarlanaren balioa urretxuarrenartean zabaltzea».
Jai giroan egingo dute ikuskizuna, etahorregatik egitaraua beste ekintza batzuetara ere zabaldu dute.Filmari buruzko argazki erakusketa bat jarriko dute ikusgai SantaBarbaran, eta 21:00ak inguruan emango diote hasiera herri afariari.Santa Barbara jatetxean gau honetarako menu berezi bat prestatu dute15 euroren truke. 943 72 33 87 telefonora deituta egin daitekeerreserba. «Dena den, nahi duenak etxetik ere eraman ahal izango dujanaria», azaldu dute Lekaiotik.
22:00ak inguruan filmean parte hartuduten aktoreek eta zenbait urretxuarrek sorginez eta soldatuzjantzita ibilaldia egingo dute Ipeñarrieta jauregitik SantaBarbararaino. Beraiek izango dute filmaren aurkezpena egiteko ardura.Behin emanaldia amaituta, Jon Tirapuk musika saioa eskainiko du, «gaugirotzeko izango da, ez dugu Santa Barbara dantzaleku bihurtu nahi»,dio Aranburuk.
Larunbateko gau ekitaldia esperientziapilotu bat da Lekaiorentzat. «Ez dakigu zenbat jendek parte hartukoduen». Dena den, aurrekari bat sortu nahi dute, Santa Barbara kulturgune bihurtu dadin etorkizunean.
Eneko Aritzaren Lagunak taldeak zortziurte eman ditu ‘Sua’ filmaren grabaketan
Sua filmak Eneko Aritza film laburra duaurrekari. Ibarrako lagun talde bat elkartu eta kasualitatez eginzuten lan hura. Hortik sortu zen Eneko Aritzaren Lagunak taldea, etaondoren etorri zen Sua proiektua gauzatzeko ideia.
Sua Inkisiziogaraian girotuta dago. 1609an Pierre de Lancrek Lapurdin 3.000pertsonatik gora auziperatu zituen, horietatik 500 haur izan zirenepaituak eta beste 600 pertsona hil zituen kristautasunaren izenean.Euskal Herriko zazpi probintzietan egin dituzte grabazioak eta 700pertsona inguruk hartu dute parte bertan. Zortzi urte eman ditutaldeak filma grabatzeko lanetan eta helburu nagusia «ongi pasatzea»izan dela azaldu du Unai Igartua taldeko kideak. Herri ekimena etaelkarlana ditu oinarrian eta jendeari «gogoarekin edozer egindaitekeela erakustea» izan da asmoa.