Isunak jartzen hasi dira
Horrela, atzoz geroztik kamioilariekzamalanak arratsaldetan ere egiteko aukera izango dute. Udaltzaingoakjakitera eman duenez, erabakia hartu zenetik abisuak jartzen egondira, baina atzotik zamalanen guneetan aparkatuta dauden kotxeetanisunak jartzen hasi dira.
Urretxun dauden zamalanak egitekoguneak ondokoak dira: Labeaga 2an, Labeaga 14an, Labeaga 24an,Labeaga 66an, Labeaga 72an Ipeñarrietan 16an eta Kalerrotan, HDtaberna parean. Gune guztietan ordutegia berdina izango da. Goizetan8:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 17:00etatik 20:00etara,astelehenetik ostiralera bitartean.
Baina, badaude berezitasunak dituztengune batzuk ere. Labeaga 14ko zamalana, autobus geltoki ere bada.Hortaz, ezin daiteke inoiz bertan aparkatu. Zamalanak, aldiz,autobusik ez dagoenetan egin ahal izango dira. Kalerrotakoa, berriz,larunbat goizetan ere zamalanak egiteko erabiltzen da. 13:00etatikaurrera aparkaleku bezala erabili ahal izango da, baina ez aurretik.