Zumarragako eta Legazpiko udalekprentsa ohar bitartez jakitera eman dutenez, epailegai izatekoherriko hautesleen zerrendak jendaurrean ikusgai jarri dituzte,irailaren 25era eta 27ra bitartean, hurrenez hurren. Bi herrietakozerrenden kasuan, dagoeneko 18 urte beteta dituzten herritarrakhartuko dira kontutan.
Legazpiren kasuan, udaletik jakiteraeman dutenez, aipatutako zerrenda goizeko ordutegian egongo daikusgai, 9:00etatik 13:00etara, idazkaritzako bulegoan. ZumarragakoUdaleko prentsa oharrean zehazten denez, behin betiko zerrendazehazteko zozketa Donostian egingo da, Atotxako Justizia Jauregian,irailaren 28an, 10:00etatik aurrera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide