Zumarragako pilotalekura ez doaz umeasko jolastera. Bertan egoitza dauka Beloki pilota eskolak etataldeak. Iñigo Viana taldeko kidearen arabera, haurrak ez joatearenarrazoiak bi dira nagusiki: «Kokalekuari dagokionez, Belokipilotalekua pixka bat isolatuta dago eta taberna ez izateak ere ez dulaguntzen».
Hori dela eta, kalera ateratzea erabakidute, pilotaren amua kalean botatzea. Datozen asteetan Beloki pilotaeskolako entrenamenduak Zelai Arizti parkean egingo dituzte,18:00etan hasi eta 20:00etara arte. «Entrenamenduak jendaurreanegingo ditugu. Nahi duena gerturatu ahal izango da eta pilotanjokatu», adierazi du Vianak.
Gaur partidak Belokin
Gaur, 18:00etatik aurrera bi partidaegongo dira Beloki pilotalekuan, Gipuzkoako Pala Txapelketarenbaitan. Kluben arteko Txapelketako eskuz binakako partida 22:00etanhasiko da, Viana anaiek jokatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide