Udalak Hirutek enpresari lau urterakoesleitu zion zine zerbitzua. Alonsok adierazi duenez, «lau urtekoustiapena izanik, berritasun gehiago jarriko ditugu abian». Filmdigitalak emateko egokitu dute aretoa, eta horrek «estreinaldiakugaritzea baliatuko digu». Bihar, esate baterako, Hope springsfilmaren estreinaldia egingo dute. Hiru dimentsiotan ere emangodituzte pelikulak. Etzi, Madagascar 3 filma eskainiko dute hirudimentsiotan eta bihar bi dimentsiotan. Bonuak erosteko aukera ereeskainiko dute. Urritik abendura arteko bonuak 12,50 eurotan saldukodituzte; bonuarekin bost film ikusi ahal izango dira.
Ikusle eguna ere aldatu dute. Orainartean asteartean izan bada, datorren astetik aurrera astelehenetanizango da ikusle eguna, sarrerak 3 eurotan salduko dituzte. Antenaparabolikoa jarriko dute bizilagunen baimena jaso bezain pronto, etanazioarteko ekitaldiak ikusteko aukera ere emango dute. Serranoalkateak Milaneko (Italia) Scala antzokiko ikuskizunak jarri dituadibide gisa. Gaur goizean hasiko dira emanaldiak. Eskola umeek Papasoy un zombie filma ikusiko dute Donostiako Zinemaldiaren eskutik.
Zine komertzialaren hasierarekin bateraekingo diote Urretxuko eta Zumarragako Butak21 zineklub taldekoekudazkeneko zikloari. Gaur, Moonrise Kingdom film estatubatuarraemango dute 22:15ean. Ziklorako bonuak salgai jarriko dituzte 18eurotan.