Pasa den ekainean atera zuenlehiaketara Urretxuko Udalak eguneko zentroaren eta etxez etxekozerbitzuaren kudeaketa lehiaketara, udalbatzak hala erabakita. JonAltolagirre gizarte zerbitzuetako zinegotziak pasa den astean eginzen osoko bilkuran jakitera eman zuenez «bost enpresa aurkeztu diraguztira lehiaketara».
Zerbitzuen kudeaketa enpresetako batiesleitzeko kontratazio mahaia osatu zuten, alderdi politikoetakoordezkariek eta udal kontu hartzaileak osatuta. Aho batez adostuzuten Arreta S.L. enpresa zela aurkeztutako guztien artean aukeraonena.Altolagirrek zehaztutakoaren arabera, «lau baldintza ezberdinhartu dira aintzat erabakia adosteko: aurkeztutako proiektuarenbideragarritasuna, kalitatea eta balio teknikoa, eskaintza ekonomikoaeta aurreko zerbitzuarekiko hobekuntzak».
Hala, Arretaren kontratazioespedienteari hasierako onarpena eman zion udalbatzak.Horretazgainera, orain arteko eguneko zentroko eta etxez etxeko araudiaeguneratzeko aldaketak ere onartu ziren osoko bilkuran. «2005etik ezda aldaketarik egin araudian eta zaharkituta zegoen», azaldu duzinegotziak. Dagoen plaza kopurua eguneratu da edo eta zerbitzuenbaldintzak eta betebeharrak zeintzuk diren zehaztu. Orain arte arautugabe zegoen neurrirako zerbitzua ere gehitu zaio bete beharrekoarauen zerrendari.
Neurrirako zerbitzuaGipuzkoanaitzindaria da Urretxun martxan dagoen zerbitzu hau. Altolagirrekazaldutakoaren arabera, «eguneko zentroa egunero erabiltzen ez dutenhoriei zerbitzu txikiagoak ematea da helburua». Zentroan egunerodutxatzeko aukera, edo egunean zehar pare bat orduz bertan egotekoa,adibidez. «Momentuz bost erabiltzaile ditugu, eta balorazioa osopositiboa da», gehitu du zinegotziak.