Andaluziatik (Espainia) dator antzerkitalde hau. Norberak gustukoa ez duena jorratzen dute, baina ironia,sarkasmoa, emozioak eta samurtasuna erabilita. Hortik dator, hainjustu, konpainiak Zumarragan aurkeztuko duen lanaren izenburua:Caramelo. Virginia Muñoz, Carmen Baquero eta Noemi Ruiz aktoreakigoko dira Zelai Ariztiko agertokira. Hiru ahizpa izango diraeszenan. Bakoitzak bere bidea hartu zuen aspaldi. Oholtzan elkartukodira berriro, eta ahizpa batek besteari giltzurrun bat eskatuko dio,«gozoki bat eskatuko balio bezala».