Horretaz gainera, berrikuntza gehiagoere izango da hastekoa den ikasturtean. Bertso eskolari bultzada batemateko asmoz, orain arte ikasle izandako lau gazte irakasle lanetanhasiko dira, Gorka Azkaraterekin eta Gorka Ojangurenekin batera.Manex Mantxola, Amaia eta Mikel Iturriotz eta Maialen Akizu (argazkian).Gaztetxoen bertso eskola sortu zenetik dira bertako kide, batzukbeste batzuk baino maiztasun handiagoarekin eutsi badiote erekonpromisoari.
Bertso eskola kalean
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorakogazteei zabalik dago bertso eskolan izena emateko deialdia.Dagoeneko, izen emate orriak banatu dituzte ikastetxeetan, bainaeragin nahikorik ez duela ikusita «gu geu joango gara ikastetxeetarabertso eskola aurkeztera», esan du Mikel Iturriotzek. Gainzurin etaikastolan egin dituzte hitzorduak bihar goizerako, eta arratsaldeanAreizaga-Kalebarren plazan izango dira. «Aurkezpenak inprobisatukoditugu, baina bertsotan arituko gara seguru», dio Mantxolak.
Izen ematea urriaren 15era arte egongoda zabalik, eta izena ematen dutenen araberako taldeak osatukodituzte gero. Hilaren 19an kultur etxean bilera egingo dute 18:30eanhasita, guztien artean taldeak, ordutegiak eta klaseen egunakerabakitzeko.