EAJko hautagaiak Urretxun eta Zumarragan izan dira asteburuan
Urriaren 21eko legebiltzarrekohauteskundeetan Gipuzkoako EAJko zerrendetako hautagaiak Urretxun etaZumarragan izan dira aurreko larunbatean. Carlos Ormazabal, FelixUrkola, Alejandra Iturrioz eta Ane Urkiolari bailarako egoerarenberri eman zieten Iñigo Peñagarikanok eta Andoni OrmazabalekZumarragako zinegotzi jeltzaleek. Enpresa inkubategian izan ziren etaindustriari bultzada ematearen beharra azpimarratu zuten, “galtzenjoan baita”. Bertako zinegotziak enpresa berriak erakartzeraanimatu zituzten, “lanpostu berriak sortu asmoz”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide