Aurretik Goierri garaiko herrietanhorrelako proba bat baino gehiago egon bada ere, Urola Plazaolatriatloi taldeak iaz antolatu zuen lehenengoz. Antolaketa lanetanGipuzkoako eta Euskal Herriko triatloi federazioen laguntza jasodute. Helburua kirol ezberdinak batzen dituzten proba hauetanjendearen parte-hartzea sustatzea da. Proba herrikoia den arren,kirolari federatuek izena eman ahal izango dute.Iazko lasterketarenantzeko ezaugarriak izango ditu etzikoak.
Atletek, hasteko 3 kilometro betebeharko dituzte korrikan. Jarraian bizikleta hartu eta 17 kilometrokoibilbidea egingo dute. Amaitzeko, 1,5 kilometroko korrikaldia egingodute. Irteera zein helmuga Areizaga-Kalebarren plazan ipiniko dute,eta kirolariek proba betetzeko laurogei minutu izango dituzte askojota.
Izen-ematea
Etzira arte dago zabalik izena ematekoepea, 14:00etan itxiko dute hain zuzen. Izen-emateak hamabi eurobalio ditu, iaz baino bi euro gehiago. Izena emateko modu bakarradago, triatloi.org euskal triatloi federazioaren webgunearenbitartez. Momentuz, gizonezko gehiagok izena eman duten arren, probaemakumezkoentzat ere bada, eta atleta guztiak elkarrekin aterakodira.