Aurten, hogei garagardo izango diraaukeren artean, «bederatzi urte hauetan 60 bat garagardo ekarriditugu, guzti horien arteko aukeraketa dira, nolabait aurtengoak»,dio Jauregik. Garagardoak horiak, xigortuak, beltzak, garizkoak etaalkoholik gabekoak izango dira. Garagardo pitxarrak euro bateansalduko dituzte eta garagardo bakoitzerako txartelak 3,60 eurobalioko dute.
Ukondoa hala oilasko erreaAurtengoberrikuntza jatekoari lotuta dator. Ohikoaz gainera, oilasko erreaere eskainiko baitute. Bi pertsonentzako menuak egongo dira. Ukondoaedo oilaskoa, saltxitxak edo solomoa patata pureaz lagunduta, bipostre, ijito-besoa edo gazta tarta, bi garagardo eta bi pitxarsartuko dira menuan 25 eurotan. «Egoera ekonomikoa zein den ikusita,iazko prezioak mantendu ditugu aurten», azaldu dute Lurratik.Proiekzioak ere egingo dituzte Ederrenan. «Beste urteetakoGaragardo Festetako argazkiak eta dantza taldearen emanaldienbideoak eskainiko ditugu», azaldu du Jauregik. Bihar, 18:00etanirekiko ditu ateak festak. Etzi eta igandean eguerditik aurrerairekiko dute Ederrena, itxi arte.
Leire Larrañaga taldeko kideak azalduduenez, «Tuterako Argia ikastola diruz laguntzeko mahai solidarioaere jarriko dugu». Parte hartzen dutenen artean hiru afarizozketatuko dituzte. Gainera, menua erosten dutenen artean ere egingodira zozketak, asteburuko bi egonaldi eta beste bi afari, hainzuzen.