Kirolariak goizeko hamarretan aterakodira Areizaga-Kalebarren plazatik. Iazkoan Euskal Herriko mendilasterketa Koparako baliagarria izan zen Goierri garaikoa, aurtenbertako mendietan erabakiko dute zein taldek jantziko duen EuskalHerriko onenaren txapela. Gorka Azkarate antolatzaile taldekokidearen arabera, «ikuskizuna bermatuta dago».
Mendi lasterketaren ezaugarriak aurrekoediziokoen parekoak izango dira. Beloki mendira igoko dira lehenengoeta Izazpira ondoren. Urretxuko eta Zumarragako hirigunera jaitsi etabertatik Irimora igo beharko dute lasterkariak. Hirigunean tartekohelmuga jarriko dute. «Edozein modutan mendi gailurretan etaaldapetan nahikotxo jende bildu ohi da». Parte hartzaile guztiekopari poltsa jasoko dute amaieran, baita hamaiketakoa ere. Irabazleaksarituko dituzte bukaeran. Izena emateko epea bihar itxiko dute.Izena Goierri Garaia mendi lasterketa taldearen webgunearen bitartezeman daiteke, ggmltaldea.com.
Iaz, Ionut Zincak irabazi zuen. Albisteaern argazkian podiumean dago, Areizaga-Kalebarren plazan.
Mendi lasterketaren ezaugarriak:
- Luzera: 23 kilometro inguruko ibilbidea.
- Gailurrak: Beloki (641 metro), Izazpi (972 metro) eta Irimo (896 metro) mendietako gainak.
- Desnibela: 1.550 metroko igoera metatua eta 3.100 metroko gora behera metatua.
- Irteera: Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, 10:00etan.