Urrian egitekoak ziren babes ofizialekolehenengo etxebizitzen zozketa, baina ez dute oraindik zozketairagarri. Goenaga enpresa baimen batzuen zain dago, eta horiek lortubezain pronto zozketa egingo dutela esan du Mikel Serrano Zumarragakoalkateak, «Etxebideri eman dizkiogu dagoeneko zerrendak».Aldaparijarraiki segituko dute etxebizitza blokeen eraikuntzarekin.
Babes ofizialeko 224 etxebizitzaeraikitzekoak dira Eitzagan, eta guztira 410 inguru egingo dituzte,etxebizitza libreak barne. Eitzaga auzoaren, Intxausti baserriareneta hilerriaren arteko eremuaren itxura erabat aldatuko du hirigintzaproiektu honek.
Semaforoa Eitzagan
Zumarragako auzoan beste berrikuntzabat ere egingo dute aurki. GI-632 errepidean, Eitzaga gainean,semaforoa jarriko dute. Parke botanikotik auzora doan errepideasegurtasunez zeharkatzea erraztuko du semaforoak. «Bizilagunekinhartutako konpromisoari erantzungo diogu», esan du Serranok. Kortataberna ondoko arrapalari ere konponbidea emateko asmoa daukate.Bertako garajeetarako sarbidea saihestu, eta errotondatik sartuahalko dira erabiltzaileak.