Euskaraz bizi nahi dut! egitasmoaKontseiluak 2011 amaieran martxan jarri zuen egitasmoa da JuanluAranburu Kontseiluko kideak eta ekimen honetako bultzatzaileakzehaztu duenez. Bai Euskarari eta Euskaraz Bai kanpainen atzetiksortu den egitasmoa da «euskaraz bizitzeko pertsonen konpromisoabilatzen du. Baina exijitzeko modu bat ere bada, eskubidea denheinean gobernuei eta erakunde publikoei nolabaiteko inplikazioaeskatzekoa, alegia», zehaztu du Aranburuk.Egitasmoa askea etazabala da, «euskaraz bizitzeko asmoa edozein formula erabilitaadieraztea» da helburu nagusia.
Goierrin egin dira gisa honetakozenbait ekimen, «lasterketa herrikoiak egin dira, eta orain,merkatalgune handiekin lanketa bat aurrera eramaten ari gara».Urretxun eta Zumarragan flashmob-a izango da adierazteko modua.
Aldarria musikaren erritmora
Flashmob-a koreografia berdinarenerritmoan, jende multzo handi bat dantzan jartzeari deitzen zaio.Esne Beltza taldearen Euskaraz bizi nahi dut abestia da aukeratudutena, eta 530 bat pertsonek eman dute parte hartzeko izena.«Entseguetan hala ere, 400 bat bildu gara gehienera».
Bost entsegu egin dituzte orain arte,Ederrena pilotalekuan eta La Salle ikastetxean. Emaitza igandehonetan ikusiko da Gernikako Arbola plazan 11:00etatikaurrera.Ekimena, dena den, ez da flashmob-era bakarrik mugatzen.«Hizkuntza politikari buruzko erakusketa bat antolatuko dugu, etagrabazioaren azken emaitza herriari erakusteko ekimen bat ere bai».Zumarragan abenduaren erdialdean izango da hori, Zelai Ariztiaretoan. Legazpira ere eramango dute, azaroaren amaiera aldera.
Erakusketa antolatzeko lanketaezberdinak egin dituzte ikastetxeetan eta euskaltegietan, baitaherritarren artean ere. Euskarari dagokionez, ingurunearen ezagutzalortzea izan da helburua.
Legazpin ‘lip dub’ bat egingo dutehelburu berdinarekin azaroan
Legazpin ere bat egin dute Euskarazbizi nahi dut! aldarriarekin. Hori horrela, lip dub bat prestatzenari dira datorren azaroaren 10erako. Flashmob-aren bariazio bat da,«musika oinarri hartuta ibilbide bat gauzatzen da kamerarekin,lekuko bat eskutik eskura pasatzen den bitartean».Mirandaolanhasiko dute ibilbidea Legazpin, hirigunean amaitzeko. Azaroaren 10eangrabatuko dute, eta hilaren amaieran erakutsiko da emaitza ekintzabaten bitartez. Erakusketa ere data berdinean irekiko dute Legazpin.Musika D-Pintxos talde legazpiarrarena da eta herriko taldeak etaelkarteak ari dira parte hartzen.