Gaur arratsaldean eguraldiak ez zuen kalera irtetera animatzen, baina Mairik eta Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatuta zuten Bizitzaren aldeko martxa ez du geldituarazi. Bost kilometro inguruko ibilbidean, bi herrietako kaleak zeharkatu dituzte. Pankartarik gabe, baina errepidetik joan dira, lepoan jantzita zituzten zapi arrosa aldarrikapen bakar modura. Zapi edo lazo arrosa bularreko minbiziaren aurkako sinboloa da. Martxa isila izan da. Areizaga-Kalebarren plazako arkupeetan informazio postua jarri dute eta sinadurak ere bildu dituzte bertan.
Urtarriletik aurrera Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak delegaritza bat irekiko du Zumarragan, eta bertan Goierriko bizilagunei doako zerbitzua eskainiko diete.
Ikusi martxako irudiak Goierriko Hitzan