Saskibaloi taldea sortu zela 41 urtebete direnean jokatu du lehenengo aldiz Goierrik EBA Ligan.Santanderreko CD Estela taldea izan zuten aurkari goierritarreklarunbatean, ligako faboritoetako bat. Hasieratik indartsu irtenziren kantxara santandertarrak eta laugarren minuturako euren menpeanzuten markagailua 6 eta 15eko emaitzarekin.
Defentsan lan bikaina
Bisitarien joko onak, dena den, ez zuenjarraipenik izan hurrengo minutuetan. Daniel Djukovicek eta MilosMartinovicek lan bikaina egin bazuten ere, etxekoen defentsa bikainakpartidari buelta ematea lortu zuen, markagailuan 12 eta 15gerturatuz. Juanpe Garciaren joko onak Santanderko taldeari abantailaeman zion berriro ere, hirukoa sartu eta gero 14 eta 23ko tarteaezarriz. Goierrikoak ez ziren kikildu, ordea. Taldeko defentsan lanbikaina egin zuten, harmailako giroak lagunduta. Lehenengo aldizmarkagailuan aurretik jarri ziren urretxuarrak 29 eta 28emaitzarekin. Baina Martinovicen hirukoari eta Alvaro Lomberaren etaJuan Arnaizen saskiratzeei esker atsedenaldira iristerako aurretikziren berriz santandertarrak: 32 eta 37.
Atsedenaldiaren ondoren, partida estuhasi zen, markagailuan bi taldeen arteko alde handirik gabe. Goierrikhiruko bat sartuta partida 39na berdintzea lortu zuen hasi etasegituan. Baina, Estelakoak ez zeuden ezer oparitzeko prest etamarkagailuan aurretik mantentzea lortu zuten. Hirugarren laurdenerairisterako lau puntuko aldea ateratzen zion Estelak Goierriri.
Bazkideentzako sariak
Azkeneko laurdena indartsu hasi zutengoierritarrek, eta markagailuan lidergoa berreskuratzea lortu zuten.Lehenengo bost minutuetako partziala 19-6 izan zen, 73-64emaitzarekin. Partiduko azken bi minutuei bederatzi puntukoaldearekin ekin zien goierritarrek. Azkenean, partida 86 eta 77emaitzarekin amaitu zen, goierritarren pozerako.
Goierriko bazkideen artean hiru zozketaegin ziren larunbateko partidan. Boltañako (Huesca) Barcelo hoteleanbi gau irabazi zituen Jesus Alvarezek, 131 bazkide zenbakiarekin.Labekoa jatetxean bi pertsonentzako afaria Josu Etxanizentzat izanzen, 424 zenbakia. Tom Pai beroki polarra, aldiz, AlbertoAlberdirentzat izan zen, 27 zenbakiarekin.
Jarraian ikusi partidako bideoa