Alderdi guztiak zarama zabortegiaegitearen alde daudela argi utzi zuten osoko bilkuran. XabierBarriola Bilduko bozeramailea kritiko agertu zen: «Ezin dugu,halere, abstrakzioa egin eta bidean egon diren irregulartasun guztiakahaztu». Barriolak planta «funtzionamenduan» dagoela esan zuen,eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak «probatzen» ari direlaerantzun zion.
Bilduko kideak zarama plantatikasfaltoa ateratzen ari direla baieztatu zuen, baina «ez dakigubeharrezko txosten eta azterketak egin diren edo ez, eta ematen duezetz». Barriolak, eraldatutako zarama horrek beruna izan dezakeelaadierazi zuen, «lantegian beruna urtzen denez, Gipuzkoa osora berunhautsa zabaltzen egon daitezke».
Serranok probatzen ari direla esan zuenarren, proba aldia noiz arte iraungo duen ez daki. «Zabortegitikateratzen den produktua ziurtagiri guztiekin irtengo da», zioen.Baieztapen hori segurtatu dezakeen galdetu zion zuzenean Barriolak,eta alkateak «ezin dut» erantzun zion.
Irregulartasunak bistakoak direlaberretsi zuen Barriolak: arau subsidiarioen izendapen aldaketa behinzabortegia eraikita dagoenean egin izana, planta egiteko eremuazigilatzeko modu arbitrarioa edota ingurugiro legearen hautazkoaplikazioa. Gogoratu zuen udalak berak irregulartasun horiekinguztiekin lotutako errekurtsoa egina duela. Bilduko kontrako hirubotorekin onartu zuten arau subsidiarioen aldaketa.
Udal tasen igoera eta osoko bilkuranhitz egindako beste gai batzuk bihar, Goierriko Hitzan