Aukerak ugariak dira, baina UrretxukoMineralogia eta Paleontologia Astearen muina azoka da. Gai hauetanadituak direnen topagune bihurtu da urteen joanean Ederrenapilotalekua, eta Euskal Herrian ez ezik, Espainia mailan ereerreferente izatera iritsi da. Ostiralean 17:00etan irekiko dituateak eta igandera arte egongo da zabalik. Guztira, 35 bildumagilekhartuko dute parte azokan. Urretxuko kultura sailetik adierazidutenez, «Espainia mailan dauden bildumazale finenak dira».
Baina, «bitxiak ere aurkitu daitezkeazokan, nahiz eta bigarren maila batean egon», azpimarratu dute.Harribitxien lanketa nola egiten den ikusteko erakustaldiak egingodituzte asteburu guztian zehar, Gironako Josep M. Serranok eta MontseBaguek. Goizetan 12:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 18:00etatik19:00etara. Erakusteaz gainera, Mineralogia etaPaleontologia Asteak, badauka irakasteko bere alde didaktikoa ere.Hala, ibilaldi geologikoa, proposatu dute aurten ere larunbaterako.Txema Hernandez geologoaren eskutik, Urretxuko kaleetan etaeraikinetan dauden aztarnak ikusteko eta ezagutzeko aukera izango da.
Haurrentzako parkea
Haurrek ere izango dute mineralen etapaleontologiaren munduan barneratzeko aukera, euren neurrira egindakoekintzen bitartez. Azokak iraun bitartean irekita egongo da GernikakoArbola plazan Mineralogia eta Paleontologia parkea. Historiaurrekoarbasoek nola margotzen zuten ikasiko dute haurrek, urre bila erearituko dira eta aurkikuntza paleontologikoak ere egingo dituzte.Dinosauro bihurtzeko aukera izango dute, eta nola mugitzen ziren etazein aztarna uzten zituzten ikasiko dute. Parkea, azoka bezala,goizez eta arratsaldez egongo da irekita, etzitik.