Antolakuntzatik jakitera eman dutenez,Goierri garaiko «instituzio, eragile politiko, sindikal eta kulturalguztiei» bidali zaie batzorde hauetan parte hartzeko gonbitea.Herriko kaleetan ere kartelak jarri dituzte herritarrei deialdi hauenberri emateko. Batzar hauen helburua eskualdean Korrika prestatukoduen talde bat osatzea da, honen mezua zabaltzeko eta ekintzaezberdinak zabaltzeko.
Korrika Santa Lutzi ferian
Korrika batzordeak osatuta daudeneanaurkezpen publikoak egingo dituzte hiru herrietan. Aurkezpen horietanazalduko dituzte ibilbidearen xehetasunak. Dena den, aurrerapenmoduan esan dutenez, Goierri garaitik «martxoaren 21ean pasatuko daKorrika, Deskargatik sartuko da Urretxu, Zumarraga eta Legazpi igaroeta gero, Udana aldera hartzeko».
Bihar, Santa Lutzi feria dela eta,Korrikaren postu bat jarriko dute Areizaga-Kalebarren plazan. Datozenasteetan hiru herrietako azoketan ere postuak jarriko dituztelaaurreratu dute.