Araudiak bi muga ezartzen ditu: urteko40 mikrogramo kubiko gainetik ez egotea eta eguneko batez besteko 50mikrogramo kubikotik gora ez egotea urteko 35 egunetan. 2009. urteaneta iaz bigarren muga hori gainditu zen Zumarragan. 2011ko datuakeman eta gero, txostenaren amaieran, datuen azterketa egiten dutenarren, azterketa horretan ondokoa dio PM10 partikulen iazko emisioaz:«PM10ari dagokionez urteko batez besteko balio mugak betetzen diraestazio guztietan.
Egunean eguneko balio mugaridagokionez, araudiak ezarritako PM10erako muga gainditzen daZumarragan eta Europa parkean». Txostenean ez du besterik zehazten.Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailak airearen kalitate-indizealortzeko Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban kontrol eta zaintza sare batdu. Neurgailu edo estazio horien bidez denbora errealean hainbatparametro neurtzen dituzte, tartean, PM10 partikulen emisioa.Partikula hauek dira, hain justu, Zumarragako eta Goierri garaikoairearen kutsatzailerik handienak.
Goierri garaian partikula horienemisioa handiagoa izatearen arrazoi bat baino gehiago aipatu izandituzte ordezkari politikoek: industria, zirkulazioa,Zumarraga-Urretxu saihesbidearen eraikuntza, bailarako ezaugarrigeografikoak eta klima.